Sanseviera

22,00 -tik 33,00 -ra

“Amaginarrebaren mihia” ere esaten zaio, eta ezpata-formako bi koloreko hostoak ditu bereizgarri. Oso landare erresistentea da, edozein ingurunetara egokitzen dena, eta horregatik, hasiberrientzat aproposa da.


Landare hau zure logelan edo lantokian jartzea gomendatzen dizugu, egunez oxigenoa metatzen duelako eta gauean dena askatzen.


En este producto esta incluido en el precio la maceta “classic”.

Clear Selection
SKU: E/E Kategoria
)

Txikia: 45cm
Ertaina: 60 cm

Argia: Jarri argia sartzen den gortinadun leiho baten ondoan, baina argiak ez dio zuzenean eman behar, bestela hostoak erreko zaizkio. Argi gutxi izatea ondo darama, baina tonalitate ezberdinak galdu eta kolore bakarrekoa bihurtuko da.


Nola ureztatu zure landarea? Eskertuko dizu ureztatzeaz ahaztea. Udaberritik udara, bota ura bi astean behin, eta udazkenetik negura, berriz, oso-oso noizean behin. Ureztatu behealdetik; hau da, utzi uretan 10 minutuz.


Hezetasuna: Ez du gustuko freskatzea, ez zaizkio hostoak urez lainoztatu behar.


l

Gomendioak: Ez da egokia haur eta maskotentzat, hostoek urdaileko ondoeza eragin dezakete kopuru handitan irensten badira.

Saihestu beti landare hau gehiegi ureztatzea, lehortea nahiago du.


Onurak: landare honek barruko inguruneetan pixkanaka pilatzen doazen toxinak ezabatzen ditu. Nitrogeno oxidoa eta airean dagoen formaldehido kaltegarriak xurgatzen ditu. Beraz, dekoratzeaz gain, zure etxea substantzia kaltegarririk gabe mantenduko duzu.


Esaten denez, landare honek zorte ona erakartzen du eta energia negatiboak ingurunetik kentzen ditu.