Guzmania gorria

29,50 

Guzmania gorria landare tropikala da, lore gorri biziak eta distiratsuak ditu, eta dekoraziorako oso erakargarria da.

Baldintza egokietan landarearen loreak 3 eta 4 hilabete artean irauten du, ez da berriz loratuko behin zimelduta, baina landareak bizirik jarraituko du.


Bere kolore biziei esker, bizitasun handia emango dio espazioari.


Produktu honetan Metis 16 gorria loreontzia prezioan sartuta dago.

Agortuta

Kategoria
)

Altuera: 45 cm

Argia: Guzmania itzalgune batean kokatzea gomendatzen dugu, eguzki-izpiak hostoetara edo lorera zuzenean iritsi gabe.


Nola ureztatu zure landarea? Neurriz ureztatu behar da, eta ureztagailua erdialdera bideratuz ureztatzen da beti. Hala, errosetaren oineko biltegietako ura berrituz joango da.


Hezetasuna: Landare tropikala denez, garrantzitsua da Guzmania astero ur epelaz lainoztatzea.


l
Gomendioak: Guzmania ondo zaindu eta mantentzeko, ez utzi hezetasunik gabe.


Onurak: Haur txikiak, aireztapen gutxiko inguruneak eta asmatikoak dituzten etxeetarako aproposa da.